Aisia

Erretiratuak ez dira aspertuko Gabonetan

2012/12/12
Nork

Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek Gabonetako egitarau zabala prestatu dute aste honetatik hasita. Ekintza guztiak neguko festa horrekin lotutakoak izango dira, eta ostegunean hasiko dira Santa Luzia Egunarekin. San Tomas Eguna ere ospatuko dute, eta Olentzero eta Errege Magoen bisita ere jasoko dute. Egitaraua Kaputxinoetako San Jose elkartea: Hilaren 14ean, bingoa, 18:30ean; hilaren 21ean, San Tomas Jaia 18:30ean. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Dorronsoro harategiaren zozketak badu irabazlea

2012/12/07
Nork

Musika plazako Dorronsoro Anaiak harategiak 25 urte bete ditu, eta hori dela eta, bazkaria eta talasoterapia zirkuitua zozkatu ditu. Sari horren irabazlea Iñaki Benito izan da. Bestalde, harategiak eskerrak eman dizkie “25 urte horietan bezero izan diren guztiei”, eta “horrela jarraitzeko” eskatu die.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Postreak egiteko tailerra, Casa Aramendian

2012/12/04
Nork

Postre tipikoak izaten dira garai honetan, eta supermerkatuan erosi beharrean, etxean egitea proposatu du Casa Aramendiak. Zentzu horretan, Gabonetako postreak egiteko ikastaroa antolatu du. Hilaren 11tik 13ra izango da, 18:00etatik 20:00etara Biteri kalean daukan dendan. Lehenengo tailerrean mazapan eta turroiak egiten irakatsiko dute. Bigarren tailerrean, berriz, trufak egiten ikasiko dute ikasleek, eta azkeneko egunean, errege [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Oarsoaldeko Irrien Lagunen bideoklipa aurkeztu dute

2012/11/17
Nork

Gaur goizean Oarsoaldeko Irrien Lagunen kanta, dantza eta bideoklipa —ikusi nahi izanez gero klik egin esteka honetan — aurkeztu dituzte Merkatuzarren. Guraso, haur eta lan horretan jardun diren hainbat lagunek parte hartu dute. Horietako bat Iñaki Labaka izan da. Berak abestiaren doinua egin du. Duela hamabost urte asmatu zuen doinua Labaka, Euskara izenburupean. Letra, berriz, Iñigo Legorbururena da. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Landare herritarren kexak entzun eta azalpenak emateko prest agertu da

2012/11/15
Nork
Landare herritarren kexak entzun eta azalpenak emateko prest agertu da

Igandeko Irritxoen Egunak biharamun luzea utzi du, kexa ugari izan baitira festaren izaera ulertu ez zelako eta kiroldegian harmailetan zeuden ikusleak ezin izan zutelako kantxara jaitsi, gonbidatuak zeuden tokira. Landare elkartea izan da Irritxoen Egunaren antolatzaile bakarra, eta sortutako zurrumurru horien aurrean adierazi du herritarren kexak entzun eta azalpenak emateko prest dagoela. Herenegun egin zuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Landare prest agertu da herritarrei azalpenak emateko

2012/11/14
Nork
Landare prest agertu da herritarrei azalpenak emateko

Irritxoen Eguna eta gero sortutako ika-mika dela eta, festaren elkarte antolatzaileak, Landarek, herritarren kexak entzuteko eta azalpenak emateko prest agertu da. Landareko zuzendaritzak atzo agerraldia egin zuen, batik bat “azalpen bat emateko beharra” ikusi zutelako, “nahiz eta gure eskuetatik kanpo dagoen gauza bat izan”, adierazi zuen Arkaitz Tolosa kideak. Eusko Jaurlaritzak tokiaren gainean erakutsitako zorroztasuna [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

“Irritxoek merezi dute horrelako egun bat izatea”

2012/11/09
Nork
“Irritxoek merezi dute horrelako egun bat izatea”

Landare elkartea jo eta su ibili da lanean azkeneko urte eta erdian, eta horien artean baita Igor Elberdin ere (Orereta, 1976). Ordu batzuk baino ez zaie falta orain arte prestatutakoaren fruituak ikusteko, eta azken ukituak ematen ari dira orain. Nondik abiatzen da Irritxoen Eguna ekimena? Hamahiru urte inguru daramate ekimena egiten Pirritx eta Porrotxek.  Guk ez dugu ezer sortu; egin duguna [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Irritxoak marrazten

2012/11/09
Nork
Irritxoak marrazten

Irri ñimiñoz beteko da Errenteria-Orereta etzi, Landare elkarteak antolatu duen Irritxoen Egunaren harira. Ezer ez da faltako, zehaztasun txikiena ere zaindu dutelako antolatzaileek. Horretarako, zortzi gunetan banatuta hamaika ekimenekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren haurrek bereziki, baina baita haien gurasoek ere. Puzgarriak, jokoak, txokolate jatea, erraldoi eta buruhandiak, dantzaldia… hamaika ekimen, txikienen irritxorik zabalena [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Iruzkin bat »

Irrien Lagunen batzar irekia etzi arratsaldean izango da, Xenpelar Etxean

2012/11/07
Nork

Irrien Lagunak proiektua aurrera doa pixkanaka, eta aste honetan batzar irekiak egiten ari da eskualdeko hainbat herritan. Errenteria-Oreretako bilkura etzi izango da, 18:30ean, Xenpelar Etxean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, batzarra irekia da, eta “herrigintzan dabilen edo jardun nahiko luketen guztiek dute lekua, izan ume, gazte edo heldu”. Batzar horretan lantaldeak zertan dabiltzan ikusiko dute, eta hurrengo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Bilerak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 17an bazkaria dute 43 eta 44an jaiotakoek

2012/11/06
Nork

Urtero moduan elkartuko dira hilaren 17an (larunbata) 1943an eta 1944. urteetan jaiotako errenteriarrak. Lehenbizi meza izango dute Madalena ermitan, 12:30ean, eta 14:00etan, bazkaria Lintzirin hotelean. Bazkal ostean, dantzaldia izango dute. Parte hartzeko 50 euro sartu behar dira honako Euskadiko Kutxako kontu korronte zenbakian: 3035 0011 230111051678.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)