Udako istripuei aurre hartzeko aholkuak eman du Gurutze Gorriak

2012/07/26
Nork

Gurutze Gorriak kanpaina bat martxan jarriko du udan gertatzen diren istripuak prebenitzeko: Uda honetan maite ezazu zure burua. Gaur eta bihar kalera aterako da kanpaina hori azaltzera, eta Errenteria-Oreretan, Lezon eta Oiartzunen ibiliko dira Gurutze Gorriko kideak.

Jakinarazi duenez, hamar istriputatik bederatzi ekidin daitezke, baina horretarako prebentzioa beharrezkoa da. Istripu ohikoenak eguzki erredurak, intsolazioak, ziztadak, digestio etendurak edota itoaldiak izaten dira. Datu zehatzak ere eman ditu, eta hala, urtero 70 eta 150 pertsona artean hiltzen dira itota Espainiako Estatuan, batik bat haurrak. 25 urtetik beherako gazteen kasuan, berriz, istripu larriena muin traumatismoa izaten da, inguru ezezagunetan uretara buruz murgildutakoan gertatzen direnak.

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)