Espainiako Gobernuak herenegun iragarri zituen murrizketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:30ean, Niessengo atarian. Protesta zaratatsua izango da, eta horrenbestez, “PPko diputatuen txalo lotsagarrien aurrean”, joaten diren herritarrei zarata ateratzen duen edozein gauza eramateko eskatu diete.
Herriko hainbat taldek antolatu dute protesta, eta horien iritziz, murrizketek erakusten dute herritarrak direla bankuak salbatzeko neurriak pairatzen ari diren bakarrak. Gaineratu dute neurri horiek ekonomia «hondoratu» egingo dutela, eta milaka familia hondamendira eramango dituztela











