Errenteriako EAJk Hirigintza eta Hiri Mantenu Batzordearen ez ohiko bilera eskatu du, gai bakarrarekin: arratoiak. EAJren arabera, arratoien presentzia areagotu egin da, batik bat, Beraun, Fanderia, Iztieta eta Gabierrota auzoetan, eta “inoiz baino arratoi gehiago” daude. Batetik, areagotze horren arrazoiak zeintzuk diren aztertu nahi du batzorde horretan, eta bestetik, horiekin amaitzeko behar diren neurriak aplikatu. Azkenik, karraskariak suntsitzeko kontratua berrikustea beharrezkotzat jo du.
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Irakurri gehiago










