Agustinetako auzo elkarteak antolatuta emanaldia egingo dute gaur Schola Gregorianista Donosti Ereski eta Donosti Ereski abesbatza mixtoak. Jokin Otamendi eta Jon Aizpururen zuzendaritzapean ariko dira, hurrenez hurren. San Agustin elizan izango da gaur kontzertua, 20:00etatik aurrera, eta eliz musika eta profanoa entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Besteak beste, Maitia nun zira, Txoriak txori, Xalbadorren heriotzean, Kaiku eta Eskalapoin dantza abestuko dituzte.
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Irakurri gehiago









