Galtzarabordako jaiak gaur hasiko dira, txupinarekin

Janaria eta edaria, musika eta kirola. Osagai horiek oinarrizkoak dira festa batean, eta horiek guztiak bilduko dituzte Galtzarabordako jaiek. Gaur arratsaldean hasiko dira, 19:00etan, txupinazoarekin, eta hiru egun iraungo dute, etzi arratsera arte.

Egun handiak, baina, bihar eta etzi izango dira. Bihar haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira goizean, eta zezenko eta poneyak arratsaldean. Gauean herri afaria eta danborrada egingo dituzte auzoko kaleetatik. Etzi, berriz, xake erakustaldia, patata tortilla lehiaketa, eta dantza erakustaldia egingo dituzte. Arraltsaldean, berriz, haurren danborrada. Ekitaldi guztiak parkean izango dira.

Gaurko egitaraua

  • 19:00: Txupinazoa, eta erraldoi eta buruhandiak txarangarekin batera. Ondoren, sardina jatea auzoko plazan.
  • 19:30: Toka eta pote txapelketa mistoa.
  • Ondoren: Txokolate jatea eta film emanaldia plazan: Powers.
  • Emanaldia bukatzen denean: Eureka taldearekin dantzaldia.

 

Etiketak: , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)