Fanderiako erreka “zabortegia” bihurtu dela salatu du Erdiko Erreka auzo elkarteak

2012/06/22
Nork

Fanderiako auzo elkarteak auzo horretako erreka inguruak piratzen duen “utzikeria” salatu du. Duela sei hilabete izandako uholdeen ondoren, gune horrek udalaren aldetik “utzikeria nabarmena” nozitu duela gaineratu du fanderiako auzo elkarteak: “Erreka zabortegia bihurtu da eta bertan era guztietako zikinkeriak, euri putzu likitsak eta karraskari txikiak biltzen dira, euli mordo baten zaintzapean”.

Udararen etorrerarekin gainera, egoerak okerrera egingo duela esan du auzo elkarteak, “horren adibide , dagoeneko hedatzen hasia den kiratsa dugu”, azaldu dute.

Horrenbestez, egoerari irtenbide ahalik eta azkarren emateko eskatu diote Fanderiako auzokideek udalari, eta zehazki Ingurumen eta Hirigintza  arduradunei auzo elkartearen zuzendaritza batzordearekin biltzeko eskaera luzatu diete.

Fanderiako errekan eta inguruetan ateratako argazkien galeria.

 

Etiketak: , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)