Ibilgailu berria du Babes Zibilak

2012/06/20
Nork

Larrialdiak enpresak eman dioLarrialdiak enpresak furgoneta bat eman dio Errenteriako Babes Zibilari. Zerbitzu pribatuan anbulantziek bizitza mugatua dute, eta orain, Babes Zibilak erabili ahal izango du furgoneta bezala, bestelako zerbitzuetarako.

Gaur eguerdian eman dute horren berri Julen Mendoza alkateak, Josu Martin Larrialdiak enpresako kideak eta Iñaki Jimenez Babes Zibileko boluntario batek.

Jimenez arabera, egun 4×4 auto bat eta motozikleta bat dituzte, eta furgoneta baliagarri izango zaie, zortzi pertsonentzako tokia daukalako. Horrez gain, esku-ohe bat eta materiala ere utzi diete.

Martinek azaldu duenez, enpresa pribatuak izanda, “funtzio soziala” ere betetzen du. Kasu honetan, “ibilbide gehiago ez duen furgoneta Babes Zibilak erabiliko du”, zehaztu du.

Mendozak, berriz, Babes Zibilean boluntarioek egiten duen lana nabarmendu du, eta herriak lan hori aitortu behar diela gaineratu du. 35 boluntario dabiltza bertan.

Etiketak: , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)