Gamon Kirol Elkarteak denboraldi amaierako jaia egingo du etzi. Gamon ikastetxean izango da, eta ikasturtean zehar Gamongo eskola kiroleko, saskibaloiko eta areto futboleko taldeetan jokatzen aritu diren hamasei taldeak (200 jokalari) eta entrenatzaileak omenduko dituzte. Gamon Kirol Elkartearen denboraldi amaierako jaia arratsaldeko seietan hasiko da.
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Irakurri gehiago










