Merkataritza gunea suspertzeko artisau azoka antolatu dute

Bost egunez Erdi Arora itzuliko da Xabier Olaskoaga plaza. Bertako merkataritza suspertzeko artisautza azoka antolatu du Niessen merkataritza guneak, gaur hasi eta igandera arte. “Helburua jendea Niessenera hurbiltzea da, gunea dinamizatzea, eta bertako komertzioei bizitza gehiago ematea”, azaldu du Niessen kudeatzen duen Eneko Ezeizak.

Euskal gozogintzako produktuak, krepak, Arabiako tea, gaztak, izozkiak, zintzilikarioak… Denetarik aurkitu ahal izango da  azoka osatuko duten 35 postuetan, Ezeizaren esanetan: “Goizeko hamarretatik gaueko bederatziak arte egongo da zabalik azoka, igandera bitartean”.

Artisauen postuez gain, bestelako “osagai erakargarriak” ere izango ditu azokak, hegaztien erakusketa, besteak beste. “Guztira zazpi hontza eta arrano izango dira plazan, eta bost egunetan, tarteka hegaldi libreko erakustaldiak egingo dituzte”, azaldu du Ezeizak.

Aurtengoa “ongi ateratzen bada”, datozen urteetan errepikatzeko asmoa adierazi du Ezeizak, eta herritar guztiak parte hartzera animatu ditu.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)