Eztena, festa giroan hasiko da

Eztena teatro egunetan parte hartuko duteDatorren astean egingo dituzte Errenteria-Oreretan Eztena teatro egunak, eta oraingoan, festa giroan hasiko da: bihar, 22:00etatik aurrera, aurkezpen jaialdia antolatu baitute Kabia espazio kreaktiboan. Hala nola, antzerki sortzaileen erakusleiho horretan izango diren berritasunen eta egitarauaren berri emango dute.

Antzerki egunak asteazkenetik igandera izango dira. Askotariko konpainiek parte hartuko dute,  beteranoetatik hasi —Legaleon-T, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, Simulacro-T, Javi Barandiaran,Iñaki Moral— , eta gazteetara arte —Dejabu panpin laborategia, Anakrusa, Zozongo—.

Urtero bezala, Piezak atala ez da faltako, eta bertan, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Miren Gaztañaga, Gabi Ocina, Itziar Rekalde, Erika Olaizola eta Ane Arenasen proposamenak aurkeztuko dituzte. Atal horretan, erabat osatuta ez dauden ideiak aurkezten dituzte, eta ikusleek iritzia emanez, sortzaileak lana erabat osatzea da asmoa.

Horrez gain, Arantxa Iurrek La mujer en las artes escénicas de Euskadi, en el siglo XXI liburua aurkeztuko du.

Egitarau osoa hemen ikus daiteke.

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
San Marko Gotorlekua jatetxea
35,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)