Artisauek euren gunea izango dute Errenterian

2012/06/07
Nork

Artiola artisauen gunearen aurkezpenaArtiola artisautzaren gunea aurkeztu dute gaur goizean Donostian proiektu horretan parte hartu duten bost aldeek: batetik, proiektua sustatu duten Ereintza kultur elkarteak, eta Gabiltza zein Lur artisautza elkarteek; eta bestetik, proiektuan lagundu duten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak. Artisauen “erreferentziazko zentro” izatea du helburu, eta egoitza Errenteria-Oreretan izango du, Merkatuzarren.

Ereintzak urtero antolatzen duen Euskal Herriko Eskulangintza Azoka izan da egitasmo horren oinarria. Hortik abiatuta, hiru elkarteek sektorearen beharrei erantzun nahi izan diete, eta lanketa horren emaitza izan da Artiola. Horrenbestez, artisautza dinamizatzeko sortu da, prestakuntza eta ikerketa esaterako; kalitatezko erakusketa eta salmenta gune ere izango da; eta askotariko ekimenak ere prestatuko ditu.

Hain zuzen, horren emaitza da aste honetan Merkatuzarren egiten ari diren I. Beira Artistikoaren jardunaldia (igandera arte dago martxan), eta uztailaren lehen hamabostaldian udalekuen barruan egingo dituzten ehungintza tailerrak.

 

Etiketak: , , , , , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Hazi ta Hezi
15,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)