Rock&rolla entzungo da bihar Reynan, Lolas Clubekin

Musika gaua izango da beste behin De Cyne Reynan bihar, 22:30etik aurrera, eta oraingoan, Lolas Club taldea ekarriko dute. Uno argitaratutako lehen diskoa aurkeztuko dute donostiarrek: hamar abestiz osatuta dago, eta, batik bat, rock&roll doinuak landuko dituzte. Abestiek “karisma, indar, kalitate eta sasoi bikaina” dutela adierazi dute antolatzaileek, eta “era berean, umoretsu eta bihurriak hitzetan zein musikan”. Gaineratu dutenez, 60-70. hamarkadako talde handiak ekartzen ditu taldeak burura.

2007an Donostia Hiria ekitaldia irabazi zuen laukoteak. Jon Lolas dago ahotsean eta gitarran, Berny  baterian, Luiyi gitarran eta Manu baxuan. 60-70

Etiketak: , , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
La más naranja
16,50 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)