Aitzol Gogorza Oreretako euskal presoa “etxeratzeko” galdegingo dute bihar goizean Basauriko espetxearen aurrean, Oreretako Herrira bilguneak antolatutako martxaren bidez. Gogorza, gaixotasun larri eta sendaezina duen, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko hamabost kideetako bat da. Basaurira joateko autobusa, bihar 10:00etan irtengo da Zumarditik, eta oraindik izena eman daiteke ohiko lekuetan, 10 euro ordainduta. Herrira bilgunetik herritar guztiak deitu dituzte biharko martxarekin bat egitera: “Guztion artean lortuko baitugu Aitzol etxera ekartzea”.
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Irakurri gehiago










