Mikel Odriozola Olinpiar Jokoez ariko da astelehenean

Londresko Olinpiar Jokoetan izango da Mikel Odriozola, eta hain zuzen, nola prestatzen ari den eta beste Olinpiar Jokoetan izan duen parte hartzea azaltzeko hitzaldi bat emango du astelehenean, Xenpelar Etxean, 19:00etan.

Horrez gain, atletismoan emakumeek duten parte hartzeaz hitz egingo du, eta entzuleen galderei ere erantzungo die.

EAT, Gipuzkoako Txapelketan
Joan den asteburuan EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletak Arrasaten jokatutako aire libreko Gipuzkoako txapelketan izan ziren. Hiru atletek lortu zuten txapeldun izatea bakoitza bere kategorian: Susana Ruiz 800 metrotan, Ines Perez 200 eta 800 metrotan eta Rafa Ferrer 200 eta 800 metrotan.

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
San Marko Gotorlekua jatetxea
14,90 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)