Madalenetako txupinazoa ikusteko pantaila erraldoia jarriko dute Zumardian

Iazko madalenetako txupinazoaMadalenetako Jai Batzordeak azken bilera izan zuzen ostiralean, eta bertan hainbat erabaki hartu zituzten festetarako. Horien artean, txupinazoa zuzenean ematea etxe guztietarako, eta Zumardian pantaila erraldoia jartzea hura jarraitzeko. Egun horretan herri bazkaria prestatu nahi dute Kabia Espazio Kreaktiboan, eta ondoren, herriko talde guztiak elkarrekin joatea txupinazora.

Duela hiru urte kendu zuten soka muturra ere bueltatuko da, eta uztailaren 23an eta 24an egingo dute. Horrez gain, haurrentzako gune bat jarriko dute, su artifizialak botako dituzte, “musika kontzertu entzutetsua” eta muxikoak antolatu, eta Musika Plazan hip-hop dantzarako gune bat jarriko dute.

Herrian giroa sortzeko kaleko dekorazioan inbertituko dute, eta fanfarreak eta txarangak prestatu (hamabi, guztira). Era berean, kale animazioa eta berbenak bultzatuko dituzte.

192.200 euroko aurrekontua

Aurtengo madalenek 192.200 euroko aurrekontua izango dute. Jai Batzordeak antolatutako ekimenentzat 53.200 euro bideratuko dira, gainontzeko “ezinbesteko” gastuentzat 96.00 euro. Horri elkarteek jasotzen duten laguntza batu behar zaio 43.000 euro.

 

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Berri Versalles Hotela Jatetxea
29,00 €

deskontua

%50

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)