Erretiratuen elkarteek urtean zehar egindako eskulanekin erakusketa osatu dute, eta maiatzaren 28tik ekainaren 1a arte ikusi ahal izango dira, Merkatuzarren, Jose Luis Caso aretoan. Hori 17:00etatik 20:00etara dago zabalik.
Eskulanen artean, San Markoko Belaunaldien jaian ateratako argazkiak ere ikusteko parada izango da.









