Eztena antzerki jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 13tik 17ra, eta jaialdi hori antolatzen duen Mikelazulo kultur elkarteak lantaldeak sortu ditu hori antolatzen hasteko. Hiru dira: Sortzaileak, Antolatzaile-programatzaileak eta Ikusleak. Eztena parte hartzailea sortu nahi du, eta herritarrak animatu ditu joatera.
Hala, lehen bilera gaur egingo dute, 19:00etatik aurrera, Niessen kulturguneko auditoriumean.










