Erraldoi eta buruhandien erakusketa hartu dute herriko 40 saltokik, ekainaren 17ra arte. Jose Luis Insaustiren ekimenez, Errenkoalde merkaritza elkarteak antolatu du erakusketa, eta bertan, 130 erraldoi eta buruhandiren miniaturak eta 225 argazki ikus daitezke. Miniaturak Insaustik berak 90. hamarkadatik hona bildutakoak dira, hainbat herritan, eta azaldu duenez, “Errenkoalde eta nire familiaren laguntzari esker, betidanik izan dudan ametsa bete dut erakusketa honekin”.
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Irakurri gehiago










