Hileko bigarren larunbata izan da, kantu jiraren txanda, eta gaur goizean euskal kantuekin alaituko dituzte Errenteria-Oreretako erdialdeko kaleak. 12:00etan bilduko dira Herriko Plazan eta hortik aurrera martxan jarriko dira bazkal ordura arte.
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Irakurri gehiago









