Hamasei musikagile eta bederatzi obra berri, Musikasteren 40. ekitaldian

Bihar hasiko da Musikaste euskal musikaren astea. Urteurren biribila beteko du, gainera: 40. ekitaldia izango da. Xenpelar Etxean hasiko da, 12:30ean. Memoria musikalaren transmisioa izango da hasiera ekitaldiaren gaia, eta azalpenak emateaz gain, Maddi Oihenartek errezitalditxo bat egingo du Zuberoako kantuekin.Musikasteren aurkezpena

“40 urtez etenik gabe” aritzea nabarmendu zuen musika astearen aurkezpenean Mari Karmen Garmendia Andra Mari Abesbatzako kideak. Eresbilen zein erakundeen esfortzua txalotu zuen, krisi garaian egonda ere, “imajinazioarekin” aurrera atera dutelako. Gizarteari egiten dion “aportazioa” ere aipatu zuen.

Ildo berean hitz egin zuen Julen Mendoza Errenteriako alkateak. Eresbil zoriontzeaz gain, krisiarekin egitarau “ona” osatu dutela txalotu zuen. Horrez gain, musikaren astea Errenterian kokatzeagatik eskerrak eman zituen alkateak. Gainera, Musikaste kalera ateratzea “urrats garrantzitsutzat” definitu zuen.

Euren ondoren Musikaste eta Eresbileko zuzendari Jon Baguesek hartu zuen hitza atzoko aurkezpenean. Aurtengo ekitaldian hamasei musikagileren lanak entzun ahal izango dira, eta bederatzi obra estreinatuko dituzte: “Aurten, 400 musikagileren muga gaindituko dugu Musikasteren historian”. Etzi bandentzako nazioarteko sarien irabazleen piezak estreinatuko dituzte Foru plazan. Astelehenean sei musikagile gazteren estreinaldiaren txanda izango da.

Asteartean hiru euskal emakume musikagileren konposizioak berreskuratuko dituzte. Bestetik, ostegunean, Euskal Herrian, Done Jakue bidea ardatz hartuta, orain dela 500 urte entzuten zen musika eramango dute Errenteria Hiria Kulturgunera. Itxiera ekitaldiaren “gaztetzea” ere nabarmendu zuen zuzendariak, 80 haurrek parte hartuko baitute. Horrez gain, biharko rock kontzertuen helburua da gazteek 80ko eta 90eko hamarkadetan herrian zer egiten ikustea.

EGITARAUA

 

Bihar

12:30ean. Inaugurazio ekitaldia: Memoriaren transmisioa, Itziar Larrinaga eta Jon Bagues. Xenpelar Etxean, 12:30etik aurrera.

18:30-21:00. Odio eta Ke+Da talde errenteriarren kontzertua, Kabian.

 

Etzi

11:00etan. Eliz musika Jasokundeko Amaren parrokian. Ana Belen Garcia organista ariko da, Jose Manuel Tiferen zuzendaritzapean.

13:00etan. Txistularien kontzertua Foru plazan.

13:30ean. Udal Musika Bandaren kontzertua, Foru plazan.

 

Astelehena, hilak 14

20:00etan. Musika garaikidea, Ensemble Kuraiarekin: Iñigo Bregel, Paula Alvarez, Carlos Trujillo, Miguel Matamoros, Ruben Cid eta Ignacio Ferrandoren obren estreinaldiak, Errenteria Hiria Kulturgunean.

 

Asteartea, hilak 15

20:00etan. Ganberako musika Nora Bolinaga, Carmen Ayastuy eta Susana Garcia de Salazarrekin: Maria Victoria Figuerido, Emma Chacon, Emiliana Zubeldia, Tomas Garbizu eta Sabin Salaberriren obrak interpretatuko dituzte, besteak beste.

 

Asteazkena, hilak 16

20:00etan. Aintzinako musika: Nafarroa 1512. Bidegurutzea. Diatessaron ensemblerekin. Errenteria Hiria Kulturgunean.

 

Osteguna, hilak 17

20:00etan. Ganberako musika, Aida Briceño sopranoa, Lucia Gomez mezzosopranoa eta Eduardo Baranzano gitarristarekin. Jose de Azpiazuren obra errepasatuko dute, Xabier Ugarterekin, Niessenen.

 

Ostirala, hilak 18

20:30ean. Koruen Eguna. Suessatio, Ipar Alde, Barañain, Landarbaso eta Andra Mari abesbatzekin. Miguel Navarro, Francisco Escudero, Valentin Arin, Alexandre Lesbordes, Mariano Jimenez, Pascual Aldave, Junkal Guerrero eta Jose Elberdinen piezak, Fatimako Andra Mariaren parrokian.

 

Larunbata, hilak 19

20:30ean. Amaierako kontzertua: David Azurzaren Hurkus errementaria (estreinaldia) eta Francisco Escuderoren Mitoen sinfonia. Krater ensembleren eskutik. Fatimako Andra Mariaren parrokian.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
URDANET Zerbitzu Informatikoak
99,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)