Touring Erregional Ohorezko Mailara igo daiteke bihar

Touring mailaz igo daiteke bihar, ligako sailkapen nagusian zazpigarren lekuan dagoen Andoaingo Euskaldunaren kontra irabazten badu.

Talde gorritxoa lehenengoa da sailkapenean 69 punturekin, Ostadar bigarrenak baino hiru puntu gehiagorekin, eta liga bukatzeko bi jardunaldi falta direnean, nahikoa luke biharko partida irabaztea zuzenean igo eta azken jardunaldira itxoin beharrik gabe, mailaz igotzeko. Bihar, beraz, Erregional Preferente Maila utzi eta Erregional Ohorezko Mailako talde izatera pasatu daiteke Touring futbol taldea.

Aukera ez da bihar bukatuko
Aukerak, baina, ez dira bukatzen asteburu honetan gorritxoek jokatuko duten partidarekin. Izan ere, biharkoa irabaziko ez balu,  hurrengo asteburuan ligako azken jardunaldian aukera izango lukete berriro gorritxoek mailaz igotzeko.

Kasu horretan, Usurbil futbol taldearen kontra irabazi beharko luke etxetik kanpo Touringek. Usurbilgoak laugarrenak dira sailkapenean, 46 punturekin;  Touringetik 23 puntura daude usurbildarrak.

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
República Monegría garagardoak
34,20 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)