59 uzta aukeran, bihar

Dena prest dago, herriko elkarteek egindako lanari esker, bihar Sagardo Egunaren hogeita laugarren ekitaldia ospatzeko. Aurten, 59 sagardogileren uzta dastatu ahal izango dute Zumardira eta Agirre Lehendakariaren plazara  18:00etan biltzen direnek.

Sagardoaren festa handia,baina, ez da arratsaldera bakarrik mugatuko, antolaketa lanean aritu diren hemezortzi elkarteei esker, egun osoz zipriztinduko baititu sagardoak herriko txokoak. Horretarako, eguerditik aurrera, euskal jokoak, irrintzilariak, bertsolariak, dultzaineroak, trikitilariak, dantzariak eta txistulariak ibiliko dira eguna girotzen herriko kaleetan barrena.

Gainera, sagardoaren eguna izanik, eguerdi partean ere izango da hura dastatzeko aukera, antolatzaileek azaldu dutenez: “Gorena izendapena duten sagardoen dastaketa antolatu dugu, goizean”. Jatekoak ere ez dira faltako, eta egun osoan zehar baserritarrak, gazta saltzaileak eta talogileak izango dira Zumardian.

Sagardotegiek onena eskaini
Arratsaldeko jaiari 18:00etan ekingo diote. Aurkezpena egin eta txalaparta hotsek nahiz irrintzilariek hasiera ofiziala egiten duten unetik, sagardoa bihurtuko da nagusi. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko partaide diren sagardotegiek “duten onena” eskainiko dutela zehaztu dute antolatzaileek, “Eusko Label izendapena duen sagardoa barne”. Hala ere, Gipuzkoako elkartean ez dauden sagardotegiak ere ariko dira biharkoan.

Antolatzaileek, azkenik, eskerrak eman dizkiete Sagardo Egunaren hogeita laugarren ekitaldia  egi bihurtzeko lanean aritu diren elkarte eta norbanakoei, eta baita parte hartuko duten sagardotegiei ere: “Herritarrei onena eskaintzeko saiakera egin dugulako, eta baita lortu ere”.

Halaber, ez dituzte ahaztu bide luze honetan lagun izan dituzten eta zendu diren Alkartasuna elkarteko Jexus Rodriguez eta Amulleta elkarteko Fausto Anza.

Elkarteak

  • Alkartasuna
  • Amulleta
  • Auzolan
  • Batasuna
  • Beraun Bera
  • Euskaldarrak
  • Gau Txori
  • Gure Toki
  • Hibaika
  • Lagunak
  • Landare
  • Niessen
  • Ondarra
  • Ostarte
  • San Huberto
  • Txepetxa
  • Txintxarri

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
URDANET Zerbitzu Informatikoak
99,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)