Kabia ekimen “parte hartzailea” aurkeztu du udalak

Kabia proiektua aurkeztu dute

Kabia proiektuaren sustatzaileak: Donostia 2016, udala eta Arkitektura Kolektiboak

Kabia proiektu “parte hartzailea” aurkeztu du gaur goizean Errenteriako Udalak. Errenteria egiteko modu “berri eta berritzailea” izango dela azaldu du Julen Mendoza alkateak eta aldi berean irekia, “herriko eragile eta interesa duen herritar orok parte hartzeko aukera izango baitu”. Errenteriako Udalarekin batera, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016 dira ekimenaren sustatzaileak, eta helburua berriz, Errenteria “ezberdina” eraikitzea dela nabarmendu du Mendozak. Horren harira, herri osoaren parte hartzea ezinbestekoa dela gaineratu du.

Herritarren parte hartzea eta ahalduntzea dira hain zuzen ere, Kabia ekimenaren oinarrizko elementuak Mendozak zehaztu duenez: “Herritarrek sinistu egin behar dute beraien lan txikiarekin herria aldatu daitekeela eta baita gizartea ere, eta horretarako ezinbestekoa da parte hartzea, ez lelo bezala, kudeaketa egoki baterako tresna ezin hobea bezala ulertuta baizik”. Mendozak, herritarrekin duten konfiantza nabarmendu du horrekin batera.

Mintegia etzi
Bestalde, ekimenaren protagonista herritarrak beraiek izan behar dutela adierazita, Kabia ekimena “edukiz betetzera” gonbidatu ditu herritarrak eta horretarako, etzi Merkatuzarren antolatu dituzten tailerretan parte hartzera deitu ditu. Mintegia 09:45ean hasi eta 13:00ak arte luzatuko da eta bertan lau lan taldeetan banatuko dira bertaratzen direnak: Elkarbizitza; Kultura eta Sormena; Hirigintza; eta Teknologia berriak.

Maiatzaren 11n zabaldu
Kabia espazio kreatiboa Pontika auzoko orubean kokatuko duten 30 metro luze eta 15 zabal izango dituen egitura arkitektonikoa izango da. Jon Begiristain Akitektura Kolektiboak taldeko kideak azaldu duenez, horren pean egongo da Kabia “sormen eta elkarlanerako” espazioa. Kabia maiatzaren 11n zabalduko dute eta lauzpabost hilabetez herriko elkarte, eragile eta norbanakoek antolatutako jardunaldiak hartuko ditu. Egitura bera desagertzean, baina, Kabia proiektuak jarraitzea espero dute sustatzaileek “Kabia iraunkor izateko bokazioz jaio baita”.

Etiketak: , , , , , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
339,00 €
Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)