Emakume bat atxilotu dute liskar baten ostean

Ertzainek hiru pertsona atxilotu dituzte azken egunetan herrian. Herenegun goizaldean 40 urteko emakume bat atxilotu zuten. Ertzaintzaren arabera, gizon bat ikusi zuten hainbat harramazkekin eta alkandora puskatuarekin. Emakume bat “hari mehatxuka” zegoenez, atxilotu egin zuten.

Horrez gain, bi gizon atxilotu zituzten igandean. Taberna baten kanpoaldean zeuden, ustez mozkortuta. Horietako batek ume txiki bat zuen  besoetan, eta haren segurtasuna arriskuan zegoela iritzita, kendu egin zioten poliziek. 40 urteko gizonak, ordea, “ertzainei erasotu” ziela esan du Herrizaingo Sailak. Haren laguna ere atxilotu zuten ustez ertzainei kontra egiteagatik. Haurra aldundiko gizarte zerbitzuen esku utzi zuten.

Etiketak: , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)