Ligako azken partidua jokatuko du Ereintzak bihar

Eskubaloiko Lehen Nazional Mailako azken jardunaldia asteburu honetan izango da, eta Ereintzak BM Colindres izango du aurrez aurre. Hemendik aurrera, igoera fasean sartuko da taldea. Hilaren bukaeran hasiko da.

Azken partidua izango denez, festa izatea nahi du Ereintza elkarteak, eta horregatik musikarekin girotuko dute partida. Amulletako Tambor Kofradiak eta Ereintza txarangak parte hartuko dute. “Egun atsegina eta giro onekoa” pasatzea espero dute antolatzaileek.

Herritar guztiak animatu dituzte Galtzarabordara joatera, eta taldeari “omenaldi txiki bat” egitera, helburua lortzeagatik. Gainera, sarrera dohainik izango dela gogorarazi dute. Lehia 19:00etan hasiko da.

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
339,00 €
Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)