Erreniega inguruan ibiliko dira Urdaburukoak

Valdorba-Andia ibilbidearen hirugarren etapa antolatu du Urdaburu mendizale elkarteak. Oraingoan, Erreniega mendi inguruan ibiliko dira. Erreniega tontorretik hasi, eta Gesalatz Ibarrera joango dira. Bidean, Iriberri eta Esparatz mendietatik eta Belaskoain herritik pasatuko dira. Sei orduko zeharkaldia izango dute.

Ohi bezala, larunbatean, 07:30ean aterako dira Zumardiko autobus geltokitik. Izena aurretik eman beharko da elkartean bertan. Astearte eta ostegunetan dago zabalik 20:30etik 20:00etara, eta handik pasatu ezin duenak telefonoz ere egin ahal izango du erreserba 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)