Udalarekin “lehen baino kontentago” daude Galtzarabordan

2012/03/30
Nork

PSE-EEk udalaren kudeaketari egindako kritiken ondotik, Galtzarabordako auzo elkarteak “lehen baino kontentago” dagoela jakinarazi du. Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak salatu zuen hiri mantenua eta garbiketa alde batera utzi dituela gobernu berriak, eta hori alboratu du auzo elkarteak gezurtzat joz.

Auzo elkartearen arabera, Luisma Diez Hirigintza, Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziarekin bildu zen, eta auzoan zituzten beharren zerrenda bat pasatu zion. Lan horiek egiten ari direla esan du, eta lehenengo udalak, berriz, eskatu arren, ez zuela “ezer” egiten.

PSE-EEri “jarreraz aldatzeko” eskatu dio.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)