Oreretako Langabeen Batzarrak kanpaldia hasiko du gaur, greba prestatzeko

Gazteek bat egin dute greba orokorrarekinHilaren 29rako deituta dagoen greba orokorra prestatzeko, hainbat ekimen antolatu ditu gaurtik hasita Oreretako Langabeen Batzarrak. Lehenengoa, gaur 20:30ean hasi eta bihar arratsaldera arte egingo duten kanpaldia izango da. “Nekane Jurado ekonomistaren hitzaldi baten bideo emanaldia antolatu dugu, bertan”, azaldu du Rafa Lorente Oreretako Langabeen Batzordeko kideak.

Bihar eguerdian batzarra eta agerraldia egingo dituzte.  Bertan, kanpaldiaren barruan adostutako lan ildoen berri emango dute langabeek. Ekimen guztiak Herriko Plazan egingo dituzte. Kanpaldia amaituta, berriz, manifestazioa deitu dute langabeek, 19:00etarako.

“Egoera jasanezina”
Gizartean dagoen “presioa” nabarmena dela, eta une batetik bestera “eztanda” egingo duela esan du Lorentek, “egoera jasanezina delako”, eta dagoen “haserrea” kalean erakutsi behar dela gaineratu du.

Egoera horri aurre egiteko, beraz, “inplikazioa” ezinbestekoa dela nabarmendu du langabeen batzarreko kideak, eta horren harira, “lanerako prest dagoen” herritar oro deitu du langabeen taldean parte hartzera. Gaur egun, Erdialdeko Auzo Elkartearen egoitzan biltzen da langabeen batzarra astearte eta ostegunetan, 10:30etik aurrera. Astelehenero 12:00etan Herriko Plazan batzarrak egiten dituztela gogorarazi du, eta horiek ere parte hartu nahi duen ororentzat irekiak direla.

Batzarrak eta elkarretaratzea
Greba orokorrari begira, batzarrak egin zituzten atzo eguerdi eta arratsaldean, gazteek deituta, Errenteria-Oreretan eta Irunen. Lezo Herri Eskolan elkarrateratze zaratatsua egin zuten atzo arratsaldean murrizketen aurka eta greba deialdiarekin bat egiteko.

Bihar, berriz, auto karabana egingo dute LABek deituta. Goizeko hamarretan abiatuko da Mamutetik, eta merkataritza guneetan ibiltzeko. Herritarrei parte hartzeko deia egin die LABek.

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Gula Galega Gourmet
35,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)