Joseba Agudo presoa aske utzi dute

Joseba Agudo preso oreretarra aske utzi zuten atzo, 20:00etan. Alacanteko Villena (Herrialde Katalanak) espetxean zegoen Agudo. Behin behinean utzi dute aske Agudo, egin zioten epaiketaren epaia irmoa izan arte. Euskal Herrirako bidean da abokatua, bere hurbilekoekin. 16:00ak aldera Oreretara iritsiko direla jakinarazi dute.

2009ko urrian atxilotu zuten Hendaian Joseba Agudo, aurretik Oiartzunen zuen bulegoa Guardia Zibilak miatu ondoren, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionalaren epailearen aginduz. 2010eko apirilean Espainaratu zuten, eta espetxeratzeko agindua eman zuen Grande-Marlaskak. Apirilean bi urte beteko zituen Espainiako espetxetan.

Otsailaren 22an epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskalak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen Agudorentzat. Epaiketaren harira, Eleak mugimenduak eta hainbat herritarrek babesa agertu zioten abokatuari.

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
99,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)