Ezker Anitzak beldurra sortzen aritzea egotzi dio PSE-EEri

PSE-EEk atez ateko sistemaren gainean esandakoaren gainean, Ezker Anitzak hondakinen gaiaren gainean “mamuak astitzen” ari dela esan du, eta beldurra eragiten aritzea leporatu dio. Horrez gain, hondakinekin, bilketa sistemarekin eta birziklatze helburuarekin lotutako guztia “asmo politiko argiaz” erabiltzen duela adierazi du.

Horrenbestez, PSE-EE zein errausketa defendatzen duten beste alderdiak hondakinei eta birziklatzeari buruzko eztabaida publiko batean parte hartzera animatu ditu Ezker Anitzak. Horrez haritik, gogorarazi du pasa den legegintzaldian gai horri buruzko eztabaida eskatu zuela Ezker Anitzak, eta ez jakinarena egin zutela orain herritarren parte hartzea eskatzen duten alderdiek.

Etiketak: , , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Parapente Bizkaia
57,00 €

deskontua

%70

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)