Kirolarien egoera fisikoa aztertuko dute Fanderian

Zerbitzu berria jarri dute martxan hilabete honetan Fanderiako kiroldegian, kirolari guztiei zuzendua. Horren bidez, hilean behin, azterketak eta balorazioak egingo dituzte kirolariek beren egoera fisikoa zein den jakiteko. Horretarako, azterketa antropometrikoa eta egoera fisikoaren ebaluazioa egingo diete bertara hurbiltzen direnei.

Gorputzaren masa indizearen kalkulua, eta tentsioa eta bihotz taupaden frekuentzia jakiteko hasierako azterketa bat egin ondoren, hainbat test egingo dizkiete Fanderiako kiroldegiraino  hurbiltzen direnei: “Erresistentzia, indarra eta malgutasunaren gaineko datuak bilduko ditugu horrela”.

Entrenamendua planifikatu
Aurreko datu horiek guztiak baliatuta entrenamenduaren planifikazioa egingo dutela azaldu dute arduradunek, “erabiltzaileen egoera pixkanaka hobetzen joateko eta kirolari bakoitzarentzat markatutako helburuak lortzeko”. Prozesu horretan guztian kirolariek Fanderiako kiroldegiko  teknikarien laguntza izango dutela zehaztu dute arduradunek.

Bestalde, abonu orokorra duten bazkideek, zerbitzua doan jasoko dute hilaren 15ean. Interesdunek Fanderiako kiroldegiaren harreran eskuratu dezakete informazio gehiago. 943 34 44 23 telefono zenbakira dei daiteke ere datuak jasotzeko.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
URDANET Zerbitzu Informatikoak
99,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)