Batelak ikusteko parada izango da etzi, Oiartzun ibaian, Hibaika arraun elkarteak estropada antolatu baitu. 11:30ean irtengo dira batelak, eta erlojuaren kontra ariko dira: Zumardiko zubitik Iztietako pasealekuaren bukaeraraino. Gipuzkoako Ligarako puntuagarria izango da estropada. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 80 batel inguru bilduko dira etzi.
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Irakurri gehiago










