Ahoarekin eta oinarekin margotzen duten artisten lanak, Xenpelar Etxean

Aho eta oinarekin margotzen duten margolarien elkarteak erakusketa jarri duAhoa eta oinarekin margotzen duten artisten lanen erakusketa zabaldu dute Xenpelar Etxean. Errenteriako Udalaren laguntzarekin ahoa eta oinarekin margotzen duten margolarien elkarteak antolatutako erakusketan 30 lan bildu ditu guztira, eta martxoaren 2ra bitarte ikus daiteke, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

Elkartearen Espainiako Estatuko zuzendari Ricardo Charlofe izan zen herenegungo aurkezpen ekitaldian. Azken horrek azaldu zuenez, erakusketan diren 30 margolanak ez daude salgai: “Erakusketaren helburua ez da komertziala, gure elkarteko kide diren artisten lana erakustea da, ezagutzera ematea”. Elkartea osatzen duten kideek ahalmen urritasuna dute, “eskuak ezin dituzte erabili, kasu gehienetan istripuengatik”.

Beren lanetik bizimodua atera
Aho eta oinarekin margotzen duten margolarien elkartea 1957. urtean sortu zen, adimen urriko artista talde batek elkarri laguntzeko erakunde bat sortu zuenean. Charlofek zehaztu zuenez, elkartearen helburu nagusia da artista horien lanak merkaturatzea, beraien lanekin Gabonetako txartelak edo egutegiak eginez.

Azken hori da elkartearen diru iturri bakarra. “Jatorrizko obren erreprodukzioak egin eta produktu horiek saltzen ditugu. Horrekin elkarteko kide diren artistei soldatak eta bekak emateko beharrezko dirua biltzen dugu, eta beren lanetik bizimodua ateratzea lortzen dute”, esan zuen elkartearen presidenteak.

Mundu mailako arte mugimendua sortzea izan da ekimenaren emaitza, Charlofen hitzetan. Egun, 74 herrialdetan dabil lanean elkartea, 850 artistarekin.

Lehenengo aldiz Gipuzkoan
Lehenengo aldia da elkarte horrek erakusketa egiten duela Gipuzkoan, “baina espero dugu, Errenteriako erakusketak harrera ona izan eta datozen urteetan errepikatzea”, esan du Charlofek.
Xenpelar  Etxean zabalik dagoen erakusketan, Italia, Suitza, Australia, Zeelanda Berria, Txina, Finlandia, Frantzia, Israel, Hego Afrika, Britainia Handia edo Danimarkako margolariek egindako lanak ikus daitezke, guztiak, ahoa edota oinarekin margotutakoak. Lan horiek, ordea, eskuekin margotzen duen edozein margolariren lanen maila berbera duela nabarmendu du Charlofek.

Elkartearen ordezkariak dei egin die Oarso Bidasoan halako egoeran izan daitezkeen pertsonei elkartera hurbiltzeko, “informazioa lortzeko 902 11 60 05 telefono zenbakira deitu dezakete”.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
99,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)