Murias Centerrek eta Eroskik akordioa sinatu dutela jakinarazi du udalak

2012/01/27
Nork

Bildu, PP, EAJ eta Errenteriako Ezkerrako ordezkariak akordioaren berri ematenAste honetan jakin du udalak Murias Center 4k eta Eroskik akordioa sinatu dutela Niessen merkataritza zentroan lokala alokatzeko. Akordioa, ordea, abenduaren erdialdean itxi zela jakinarazi du, eta orain artean ez duela “inolako informaziorik jaso”. Gertaera hori oso larritzat jo du Murias Center 4 sozietatearen kide baita udala, eta ondorioz, baita sozietatearen Administrazio Kontseiluaren kide ere. Ildo horretatik, udalak ez daki zer nolako baldintzetan sinatu duten akordioa, eta horren berri emateko eskatu dio Murias Center 4ri.

Gaur goizean eman dute horren berri Bildu, EAJ, PP eta Errenteriako Ezkerrako ordezkariek —talde guztiek PSE-EEk izan ezik—, eta horren aurrean 2009ko martxoko Udalbatzan sinatutakoa berretsi dute; alegia, alokatzailean aldaketaren bat egoten bada, alokairu kontratu berrian egungo lan talde osoa subrogatuko dela, eta kontratu berri horrek, Gipuzkoako Industria eta Elikadurako Merkataritzaren hitzarmena beteko duela. Hala ere, argi utzi dute “supermerkatu bat jartzea positiboa dela udalerriarentzat eta Niessen merkataritza zentroarentzat, baita merkatarientzat ere”.

ELAk, bestalde, azaldu du harremanetan jarri dela bai udalarekin, bai Sabecoko langile izan zirenekin eta baita Eroskirekin ere gai horren inguruan hitz egiteko. Udalak bezala oraindik ez daki zein baldintzetan sinatu duten kontratu hori, ezta Sabecoko langile izan zirenak ere kontratatuko dituzten ere. Hala ere, ez dutela onartuko esan du “Sabecoko langileak kontuan hartu gabe”.

Etiketak: , , , , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 minutu · Ikusi

    Rafa Rueda gehitu dugu http://www.badok.info biografien multzora. Diskografia, hemeroteka, argazkiak ikus ditzakezu eta kantu bat entzun. http://bit.ly/zZx9yQ


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.