Zabalenea II gaztetxeak, XI. urteurrena dela eta, hainbat ekimen antolatu ditu urri osoan zehar, eta larunbatean izan ziren azkenekoak. Goizetik atera ziren kalera Zabaleneakoak eta hausnarketa egin zuten lehenik, Nola apurtu lotzen gaituzten kateak? gazte eztabaidaren bidez. Bertan, sozioekonomia, kultura, aisia, errepresioa, hezkuntza, euskara eta komunikazioaz aritu ziren bertaratutako gazteak. Bazkaria ez zen falta izan urteurrenaren egun handian (irudian), eta bukatzeko Pikutara, Skandalo publiko, Skandalue eta The Dispositives taldeek kontzertua eman zuten.
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Irakurri gehiago









