Gipuzkoako txapelketaren barruko pala motza, gomazko paleta eta eskuz binakako lau partida jokatuko dituzte bihar eta etzi Fanderian. Pala motzean, nagusien bigarren mailan, Landare 2 (Richard Benoit-Ruben Pichel) Atxurbide taldearen kontra ariko da, bihar, 21:15ean. Etzi, berriz, bi lehia izango dira. Gomazko paletan, nagusien bigarren mailan, Batzokikok (Agosti Elizazu eta Ignacio Martinez) Altzatarra 1en kontra jokatuko du. Eskuz binaka, berriz, EPLE 1 (Jon Romero-Imanol Bergara) Hondarribiaren kontra lehiatuko da, eta EPLE 2 (Donibane Zangitu-Antton Aranburu) Intxaurren 2ren kontra. Etziko lehiak 16:15ean hasiko dira.
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Irakurri gehiago








