Futbol 7 txapelketa igandean hasiko da eskualdeko 50 talderekin

Denboraldi osoan zehar ez da futbolik faltako: igandetik hasi eta ekainera arte, futbol 7 txapelketa jokatu dute. Aurtengo hamargarren aldian,  50 talde (900 jokalari) ariko dira nor baino nor. Hala ere, patronatutik jakinarazi dute zenbait taldek kanpoan geratu behar izan dutela toki falta dela eta.

Hamar taldeko bost multzo osatu dituzte, eta hiru fase jokatuko dituzte. Lehenengoak abenduaren 18ra arte iraungo du, eta hor erabakiko da zein talde igoko diren eta zein jaitsi.

Lehiak Beraun eta Fanderiako zelaietan jokatuko dira, igandero 09:00etatik 14:00etara.

Etiketak: , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)