Gaur eguerdian Ugarritzeko Cristobal Gamon kaleko lokal batean sutea izan da. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, lokaleko sofa bat erre da, eta kalte material handiak eragin ditu lokalean. Suhiltzaileei abisua pasatu diete bizilagunek sua ikusi dutenean, eta laster itzali dute. Hala ere, egoitzako fatxada belztuta geratu da, justu lokaleko atearen gainean. Udaltzaingotik adierazi dutenez, ez da inor zauritu ezbeharrean. Ez dute zehaztu, ordea, sutea zerk eragin duen, gaizki itzalitako zigarrokin bat izan daitekeelakoan daude.
Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa astelehenean hasiko da. Rangel 2008ko abenduan hil zuen, ustez, orduan bere bikotekide zenak. Errenteriako talde feministek “justizia” eskatu dute, [...]
Irakurri gehiago







