Emakume bat atxilotu dute estortsioa egitea leporatuta

2011/06/13
Nork

Emakume bat atxilotu dute estortsioa egitea leporatuta. Prostituzioan aritzen zen ustez atxilotutakoa, eta bezeroei haurdun gelditu zela esaten zion. Hori dela eta 30.000 euro eskatzen zizkien abortutatzeko aitzakipean. Dirua ez ematekotan, bezeroen familiei kontatzearekin mehatxatzen zituen ustez.

Espainiako Poliziaren atzerri eta muga brigadak joan den astean atxilotu zuen emakumea eta Donostiako Zaintzako Epaitegira eraman zuen.

Gertaerak salatu dituzten lagunez gain kaltetu gehiago egon daitezkeela uste du poliziak, eta hala,  943 45 48 00 eta 943 45 48 03 telefono zenbakietan informazioa eta jarraitu beharreko izapiden berri emango diete interesadunei.

Etiketak: , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)