Hamabi auzoetatik bederatzitan irabazi du Bilduk

Udal hauteskundeetan Bildu izan da garaile zortzi zinegotzi eta 6.301 botorekin, eta auzoetan ere bera nagusitu da: herriko hamabi auzoetatik bederatzitan irabazi du. Gainontzeko hiruretan PSE-EE izan da garaile.

Bilduk bost auzo kendu dizkio aurten PSE-EEri. Duela lau urteko bozetan Agustinetan; Alabergan; Gabierrotan, Fanderian eta Lartzabalen (bat bezala kontatzen dira); Iztietan eta Pontikan alderdi sozialista gailendu zen, baina aurten Bilduren aukeraren alde egin dute auzo horietan. Hala ere, nagusitu ohi den hiru auzoei eutsi die PSE-EEk: Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoak.

Jarraian azaltzen den koadroan daude emaitza guztiak auzoka xehe-xehe. Errenteria-Oreretako emaitzak

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)