Paco Buenoko boxeolariak Espainiako Txapelketan

Datorren apirilaren 11tik 16ra Espainiako Boxeo Txapelketa jokatuko da Bilbon, eta Errenteria-Oreretako Paco Bueno eskolako hiru boxeolarik parte hartuko dute. Hain zuzen, hilaren 26an Sestaon (Bizkaia) jokatutako Euskadiko Txapelketan lortu zuten Espainiakorako txartela Fernando Suarezek eta Juanjo Sanzek. Suarez Euskadiko Txapeldun izan zen luma pisuan Alvaro Tiernori irabazi ostean. Sanzek, berriz, puntuka galdu zuen Eneko Alonsoren kontra pisu superarinean, baina lortu zuen sailkatzea.

Horiekin batera Paco Buenoko Jon Nagorek ere parte hartuko du. Bera pisu erdiastunean ariko da.

Etiketak: , , , , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)