Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sariak banatu dituzte

2010/12/22
Nork

Pasa den larunbatean banatu zituzten XXX. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sariak, udaletxeko pleno aretoan egin zuten ekitaldi nagusian. Guztira, lau sari banatu zituzten, bi euskarazko atalean eta beste bi gaztelerazkoan. Ereintza elkarteak antolatu  du lehiaketa hori.

Euskarazko sailari dagokionez, sari nagusia hutsik geratu zen epaimahaiak hala erabaki zuelako. Joxan Arbelaiz saria, berriz, Aitor Albistur Pulidorentzako izan zen Prozesioa lanarengatik.

Gaztelerako atalari dagokionez, sari nagusia Miguel Sanchez Robles idazle murtziarrak lortu zuen Aún quedan paraísos en medio de los taxis lanari esker. Joxan Arbelaiz saria atal horretan Miguel Harina Mitxelenarentzako izan zen Ajedrez inempatable lanarengatik.

Joxan Arbelaiz saria entregatu duten lehenengo aldia izan da aurtengoa. Hala, herriko ipuin onenaren sariaren izena beste horregatik ordezkatu dute, eta hemendik aurrera izen hori eramango du.

Irabazleei dagokionez, Aitor Albistur oreretarraren «urte biribila» nabarmendu dute antolatzaileek, “aurten hamar sari jaso ditu idatzitako bertso paperekin, olerkiekin eta ipuinekin”. Gaztelerazko garaileei dagokienez, joan den urteko berak izan direla azaldu dute. Miguel Sanchez Robles “lan ugari publikatutako idazlea” dela jakinarazi dute, eta sari asko irabazitakoa. Miguel Harinak, berriz, urte batzuk daramatza sari berbera eskuratzen.

Etiketak: , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)